Ura da Zinegin Festibaleko aurtengo gaia: emari oparoa ikusgai izanen da Hazparnen

  • Euskal Herriko filmak eta dokumentalak aurkezteko festibala da Zinegin, Lapurdiko Hazparne herrian eskainia. Ura da aurtengo gaia. Euskal zinemaren emari oparoa ikusgai izanen da azaroaren 17tik 20ra bitartean.


2016ko azaroaren 09an - 08:10
Zinegi Festibalaren aurtengo gaia ura da.

Ostiral gauean, 18an, KliKlap-Zinequizz gaualdia antolatua da Ttattola gaztetxean. Kabareteko giroan, KliKlap film laburren proiekzioak izanen dira. Filmen gaia ura da eta lehiaketa bidez aurkeztuak, horietako batzuk sarituak izaki.  

Larunbatean, 19an, goizean, Olentzero eta Amilaren sekretua! marrazki bizidun filmak eskainiko dira. Goiz berean, Patxo Telleriak berak gidoia lantzeko ikastaldia emanen du Eihartzea Kultur Etxean.   

Larunbat gauean, Audience taldeak Jai alai blues dokumentalaren soinu-banda joko du zuzenean, taldearen beraren sorkuntza. Filmak zesta-puntaren historia jasotzen du.

Zinegin festibala 2012an sortu zen, Eihartzea Kultur Etxearen eta Ttattola gaztetxearen elkarlanean. Film eskaintza zabala izanen da Hazparneko Haritz Barne zinema gelan.

Festibalak hilaren 20an, igandearekin, hetsiko ditu ateak, film andana eskaini ondoren: Mara Mara, Bypass, Argi, Ez addioik!, Bide berriak Aiherra-Antzuola: mugak zubi. Euskal balezaleen triskantza, Irrintziaren oihartzunak. Amerikanuak, Debekatuta dago oroitzea, Gaur irekiko ditu ateak, Jotamentala, Dragoi ehiztaria, Olentzero eta Amilaren sekretua, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-19 | Euskal Irratiak
Graxi Irigarai: «Merkatua oztopo bat da Euskal Zinema Iparraldean hedatzeko»

Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude