Ur Apalategik irabazi du narratibako Euskadi Saria

  • Ur Apalategik (Paris, 1972) irabazi du narratibako Euskadi Saria, Fizkioaren izterrak (Susa) liburuarekin. Epaimahaikideen iritziz, "zazpi ipuinez osaturiko bilduma honetan, maisutasunez erakusten ditu Apalategik giza harremanen argi-ilunak –botere nahiak, arrakastaren obsesioa, amodio kontu gatazkatsuak, hizkuntz konplexuak– euskal literaturaren munduan, baita gure identitatearen iraupenerako funtsezko diren beste zenbait arlotan ere".

    Euskarazko haur eta gazte literaturako Euskadi Saria, bestalde, Miren Agur Meabek jaso du, Errepidea (Erein) lanarekin.


2011ko urriaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Ur Apalategi (Arg: Dani Blanco)

"Road-movie baten antzera egituratua, idazkera poetikoaren eta gordinaren arteko oreka erakargarrian, betiere sujerentzia indartuz eta pertsonaiei itxaropena kendu gabe, 12 urtetik aurrerako irakurleentzako idazlan paregabe hau nabarmendu nahi dugu", diote epaimahaikideek Errepidea liburuaz.

Gaztelaniazko Euskadi Sariei dagokienez, Jon Bilbaok irabazi du narratibakoa, Bajo el influjo del cometa (Salto de página) liburuarekin. Haur eta gazte literaturakoa, aldiz, hutsik geratu da.

[Irakurri Ur Apalategirekin egindako elkarrizketa bizia: "Obren epaile bakarra denbora da"]

[Irakurri Gorka Bereziartuak Fizkioaren izterrak liburuaz bere blogean plazaratutako artikulua: ‘Fikzioaren izterrak’. Ariketa metaliterario bat]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


Eguneraketa berriak daude