UPN

UPNko lehendakari berria hautatzeko batzar nagusia irailaren 27an

  • UPNko zuzendaritzak afiliatuen batzar orokorra irailaren 27an egitea erabaki du asteazken arratsaldean eta bertan erabakiko dute alderdiko lehendakari berriaren izena.


2015eko irailaren 03an - 09:33
Javier Esparza eta Amelia Salanueva dira alderdia zuzentzeko bi hautagaiak.

Honek orain arteko zuzendaritzarekin egin beharko du lan eta bere erabaki garrantzitsuenen artean urte amaierako Espainiako hauteskunde orokorretara PPrekin batera joan edo ez erabaki beharko du. 1982tik UPN PPrekin –edo bere garaian APrekin– aurkeztu da Espainiako hauteskunde orokorretara eta urte luzez itun politikoa izan dute.

2008an, aldiz, ituna apurtu zuen PPk, UPN abstenitu egin zelako Jose Luis Rodriguez Zapateroren (PSOE) gobernuaren aurrekontu orokorretan. Hala ere, 2011ko hauteskundeetan elkarrekin aurkeztu ziren berriz ere eta Nafarroari dagozkion bost diputatuetatik bi eskuratu zituzten. Beste hirurak PSN, Amaiur eta Geroa Bairen artean banatu zituzten.

Gaur egun, eta adibide gisa azken udal hauteskundeetako emaitzak hartuz gero, bakarrik joan edo PPrekin joan, 2011ko bi diputatuak lortuko lituzke. Beste hiru eserlekuak, aldiz, Geroa Bai, EH Bildu eta Ahal Dugurentzat lirateke. UPN eta PP banatuta joanda –espero ez dena–, PP geldituko litzateke eserlekurik gabe.

Hori da, beraz, UPNk esku artean duen erabaki garrantzitsuena oraingoz. Eta 2016an ezohiko kongresua egingo dute. UPNren baitan horren beharrezkoa jotzen den ideien eztabaida gauzatu eta barne egitura berritzea litzateke kongresuaren zeregin nagusia.

Bi hautagai nagusi daude UPNren lehendakaritzarako: Miguel Sanzen babesa duen Amelia Salanueva senataria eta Javier Esparza, azken foru hauteskundeetako UPNren zerrenda burua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UPN
1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erriberako UPNkoek haserre hartu dute Ibarrolak UPN gidatzeko egindako iragarpena

Cristina Ibarrolak iragarri du UPNko lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela datorren apirilaren 28an alderdiak egingo duen kongresuan. Alderdiaren Erriberako lerroetan iragarpena ez bide da ongi hartu.


Euskarazko kultura eskaintzak erdaldunak diskriminatzen dituela dio Eguesibarreko UPNko alkateak

Eguesibarreko EH Bilduk kritika egin zion UPNko udal gobernuari, Gabonetako programazioan euskarazko ekitaldi gutxi zirelako, eta Xuriñe Peña alkateak erantzun zion euskarazko ekitaldiak baztertzaileak direla euskaraz ez dakitenentzat.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


Eguneraketa berriak daude