CAN

Bilerako 2.680 euro arte kobratzen zuten UPNko hainbat goi karguk

  • UPNko lau karguk 1.717 eta 2.680 euro gordin jasotzen zituzten CANren bileretara joateagatik. Miguel Sanzek, Yolanda Barcinak, Alvaro Mirandak eta, geroago, Enrique Mayak hartzen zuten parte Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra delakoan. Kontuz! kolektiboak plazaratu ditu aktak.


2013ko martxoaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Urte betean 30.000 eta 19.000 euro garbi irabazi zituzten Sanzek eta Barcinak. (Argazkia: santiagocervera.blogspot.com)

2010eko abuztutik 2011ko irailera arte hamasei bilera izan zituzten, ordubetekoak denak. Sanzek, presidente izateagatik, 2.680 euro gordin jasotzen zituen eta besteek 1.717. Hala ere, Kontuz! kolektiboak azpimarratu du behin kargua utzita, Nafarroako presidente ohiak bileretara joaten jarraitu zuela, lehengo soldata berberarekin. Guztira, Sanzek urte batean 42.880 euro (30.000 inguru garbi) eta Barcinak eta Mirandak 27.472 (19.200 garbi) jaso zituzten Batzorde Iraunkorreko kide izateagatik.

Kontuzen arabera, batzorde horren helburu bakarra CANren finantza egoeraren irakurketa bat egitea zen. Izan ere, Ohiko Batzordeak kudeatzen zuen kutxaren jarduera. Sanz, Barcina, Miranda eta Maya komisio horretako kide ere baziren, UPNko beste lau eta PSNko bi kiderekin. Horren parte izateagatik ere, dietak kobratzen zituzten, baina Maria Paz Benito epaileak ez ditu oraindik lortu bilera horien aktak.

Printzipioz, Ohiko Batzordeko kideek ez zekiten Batzorde Iraunkor bat zenik, CANren estatutuetan sortu eta urtebetera agertu baitzen. Horregatik, Kontuzek azpimarratu du lege euskarririk ez duela.

Yolanda Barcinak onartu du dirua jaso izana. Hala ere, nabarmendu du “beste garai bateko ordainketak” zirela eta gaur egun batzordea ez dela existitzen berak desegin zuelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude