Unionismoak gehiengoa galdu du Ipar Irlandako Legebiltzarrean

  • Lehen aldiz Ipar Irlandaren historian unionistek ez dute gehiengoa Stormonteko legebiltzarrean. Nahiz eta DUP Alderdi Demokratiko Unionistak irabazi dituen ostegunean egindako hauteskundeak, ozta-ozta egin du, soilik 1.168 botok eta diputatu bakarrak bereizi du Sinn Feinn errepublikanotik; lehenak 28 eserleku lortu ditu, eta bigarrenak 27. Horrela, ohiko indar unionistek historikoki gehiengoa osatzeko zuten aukera galdu dute.


2017ko martxoaren 06an - 10:13
Sinn Feinn-en jarraitzaileak. (Arg.: An Phoblacht)

30 diputatu baina gutxiago lortu ostean, DUP unionistak beto eskubidea galdu du legebiltzarrean. Horrek tentsio handiak eragin zituen Sinn Feinn-ekin, homosexualen arteko ezkontza, abortua eta hizkuntza politika blokeatzeko boterea baitzeukan.

SDLP Alderdi Sozialdemokrata Laboristak errepublikanismoaren aukera moderatuagoa, Alliance neoliberalak eta Alderdi Berdeak lehengo diputatu kopuruei eutsi diete, hamabi, zortzi eta bi eserleku, hurrenez hurren. Horiek erakartzen baditu, komunitate errepublikarrak historikoki eduki duen gutxiengoa gainditu ahal izango du. Gobernu exekutiboan ere, bi komunitateen ordezkariak orekatu egingo dira hauteskunde hauen ostean. Gerry Adams Sinn Feinn-eko buru historikoak adierazi du betiereko gehiengo unionistaren irudia hautsi dutela.

Hala ere, DUPek lortzen badu elkartzea UUP Ulsterko Alderdi Unionistarekin —hamar eserleku lortu ditu, sei galdu ostean—, eta TUV erradikalaren diputatuarekin, legebiltzarrean indar handia izaten jarraituko du. Haatik, ezinegona sortu dute emaitzek indar unionisten artean. UUPeko buru Mike Nesbittek dimititu egin du, eta DUPeko buru eta Ipar Irlandako lehen ministro ohi Arlene Fosterrek berdina egin lezakeela zabaldu zuten zurrumurruek emaitzak jakin ostean.

Ostiral Santuko Hitzarmenaren arabera, bi komunitateetako ordezkariek —errepublikarra eta katolikoa— osatu behar dute gobernua, eta hiru aste edukiko dute horretarako. Michelle O'Neill Sinn Feineko buruak lehenbailehen hasteko gogoa duela esan du, baina baldintza bat jarri du: ez dute Foster bozkatuko lehen ministrotzat.

Foster eskandalu batean nahasia zegoelako, eta Sinn Feinn eta DUPen arteko harremanak trabatuta zeudelako desegin zuten gobernua errepublikarrek. Ondo atera zaie apustua. Hala ere, DUPek esan du bere horretan mantenduko duela bere lehen ministro-gaia.

Hemen historikoki unionismoak eduki dituen eserlekuak legebiltzarrean:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda iparraldea
Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


Irlandera, hizkuntza ofiziala estreinakoz Ipar Irlandan

2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.


Eguneraketa berriak daude