Unidos Podemos bigarren indarra Espainiako CISen arabera

  • PSOEri aurrea hartu eta Unidos Podemos bigarren indarra litzateke ekainaren 26ko hauteskundeetan. PPk emaitza kaskarragoak lortuko lituzke, baina lehenengo indarra izaten jarraituko luke, CISen inkestaren arabera.


2016ko ekainaren 10an - 11:06
Alberto Garzón eta Pablo Iglesias. (Arg.: naiz.eus)

Ostegunean argitaratu zuen CIS Ikerketa Soziologikoen Zentruak datorren ekainaren 26an izango diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen harira egindako boto-asmoaren inguruko inkesta. Haren arabera Unidos Podemosek aurrea hartuko lioke PSOEri.

Pablo Iglesias eta Alberto Garzón buru dituen hautagaitzak botoen %25,6 eta 88-92 ordezkari lortuko lituzke. Abenduan 69 lortu zituen Podemosek eta bi IUk. PSOEk, berriz, abenduan lortutako 90 ordezkarietatik hamar galduko dituela diote datuek. Alegia, botoen %22,2 izatetik puntu bat gutxiago izatera. Unidos Podemos eta PSOEk 166-172 eserleku lortzea esan nahi du horrek, gehiengo osotik gertu (176).

Boto-asmoa eta ordezkariak CISen arabera. (eldiario.es)

PPk errepikatu egingo luke lehen postuan. Hala ere, boto gehiago jaso arren, abenduan eskuratutako 123 eserlekuetatik 118-121 bitartean lortuko lituzke. Ciudadanosek antzeko emaitzak lortuko lituzke, eserleku bat edo bi galduz. Rajoyren alderdiarekin elkartuta, beraz, Unidos Podemosek eta PSOEk baino hamar eserleku gutxiago izango lituzkete, 156-160 bitartean.

Euskal Herriko alderdiei dagokienez, EH Bilduk ordezkari bat irabaziko luke abendutik ona, eta hiru izango lituzke Espainiako parlamentuan. EAJk, ordea, bat galduko luke, eta bostekin geratu. Gipuzkoan EAJk galdutako ordezkaria da EH Bilduk irabaziko lukeena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2016
Atutxak ukatu egin du Rajoyren inbestiduraren truke PPk Urkullu babestuko duenik

EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak uste du Urkulluk “babes ezberdinekin gobernua osatzeko behar den lidergoa” lortuko duela irailaren 25eko hauteskundeetan.


PPren mehatxua: Rajoy presidente ala hirugarrenez hauteskundeak Eguberrietan

Ciudadanosek Espainiako Estatuko Kongresuan dituen 32 diputatuen babesa jasoko du Rajoyk inbestidura saioan eta aurreikusten da Coalición Canariako diputatu bakarrarena ere izango duela. Lehenengo itzulian presidente izendatzeko gehiengo osoa behar du, eta hortaz, beste... [+]


Urkulluren iritziz hirugarrenez hauteskundeak izango dira Espainiako Estatuan

EAJk Rajoyri ezetz esango diola errepikatu du lehendakariak Radio Euskadin eginiko elkarrizketan.


2016-07-10 | Igor Estankona
Liburua
Barrutik

Askatasunak leku bat hartzen dizunean egunerokoan, haren alde egin behar duzunean halabeharrez, beharrizan bihurtu dizutenean flotatzea, orduan berdin zaizu ze kartzelatan zauden, kartzela propioetan ez erortzea da garrantzitsuena: “Ez galdetu non nagoen, berriz ere./ Hemen... [+]


Diskoa
Bi kantu zirraragarri

Bi kantu entzun daitezke Joseba Irazoki eta Lagunak taldeak Madrilgo Acuarela diskoetxearekin kaleratu duen binilozko singlean. Biak oso onak, zirraragarriak.

Rock, folk, blues eta psikodelia aireak suma daitezke kantuetan, doinu iradokitzaileak. Moldaketak eta apainketak oso... [+]


Eguneraketa berriak daude