Unibertsitatea doakoa izango da Txilen

  • Milaka ikasle, guraso eta eragilek Txileko kaleak hartu zituzten 2011n, doako, kalitatezko eta irabazi asmorik gabeko hezkuntza aldarrikatuz. Goi mailako heziketa jasotzeko aukera norberaren baliabide ekonomikoen menpe ez egotea eskatu dute ordutik eta borrokaren fruituak ikusiko dituzte azkenik: martxotik aurrera unibertsitatea doakoa izatea onartu berri du Txileko Kongresuak.


2016ko urtarrilaren 11n - 08:54

Bidea ez da erraza izan. Michelle Bachelet herrialdeko presidenteak 2014ko hauteskundeetan agindutako erreforma izan zen, eta Auzitegi Konstituzionalak atzera bota arren –doakotasunaren legea “diskriminatzailea” zela zioen, ez zituelako unibertsitate guztiak barne hartzen– azkenean legea moldatu eta unibertsitate publikoez gain gutxienez lau urteko ibilbidea duten eta irabazi asmorik ez duten unibertsitate pribatuak ere barneratu ditu. Ikastetxe publikoek, hori bai, 5.000 milioi pesoko diru-laguntza izango dute (6,5 milioi euro inguru, orain arteko laguntza bikoiztuz).

Kalitate ziurtagiriak ere eskatuko zaizkie unibertsitateei, “doakoa eta txarra ez baita inorentzat baliagarri”

Kalitate ziurtagiriak ere eskatuko zaizkie unibertsitateei. Azken finean, Bacheleten hitzetan, hezkuntza “ondare soziala” da eta kalitate onekoa izan behar du, “doakoa eta txarra ez baita inorentzat baliagarri”. Duela hiru urte “ezinezkoa zirudiena” lortu dutela gaineratu du presidenteak.

Hainbat fase izango ditu prozesuak eta lehenengo urrats honek baliabide gutxi dituzten 178.000 laguni eragingo die, herrialdeko unibertsitarioen %27,5.

Goi mailako ikasketa guztien doakotasuna helburu

Formazio Teknikoko Zentroak eta Institutu Profesionalak direlakoak (denak pribatuak) kanpo utzi ditu oraingoz legeak, nahiz eta beken bidez diru gehiago bideratuko zaien zentrootako ikasleei. Prozesua 2020an bukatzea eta ordurako goi mailako ikasketen doakotasun unibertsala lortzea da helburua.

Pinocheten ereduari buelta eman ahal izateko, erreforma fiskala

Augusto Pinochetek diktaduran ezarritako hezkuntza eredua mantendu da orain arte Txilen, merkatuaren legeen araberako eredu elitista. Unibertsitate publikoek apenas duten administrazioaren finantzaziorik, eta pribatuen moduan kobratzen dizkiete tasak ikasleei. Txilen, familia asko eta askori ahalegin ekonomiko handia eta bankuarekin luzerako zorpetzea dakarkie etxeko norbait unibertsitatera bidaltzea.

Hezkuntzaren aldeko erronka hau aurrera ateratzeko, fiskalitatean erreforma sakona egin zuen iaz Bacheleten Gobernuak. Gradualki enpresa handiei zergak handitzea izan da aldaketa nagusietakoa, %20tik 27ra. Horri esker, 8.300 milioi dolar gehitu ditu administrazioak, doako hezkuntza finantzatu ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-03 | Sustatu
Matematikari eta Hizkuntzalari euskaldunen topaketetarako deialdiak

Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain... [+]


Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako "zuhaitz mozketa masiboa" salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


Eguneraketa berriak daude