Unibertsitate erreforma prestatzen ari da Wert

  • José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroa elkarrizketatu zuten atzo La Sexta telebista kateko El Objetivo saioan. LOMCE famatua aurrera atera ostean, hurrengo erronka unibertsitate erreforma duela iragarri zuen saioan. Erreforma "sektorearekin adostasunean" egiteko, dagoeneko errektoreekin harremanetan dagoela azaldu zuen.


2014ko urtarrilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Unibertsitate erreforma iragarri zuen Wertek El Objetivo saioan.

Tasa, laguntza eta bekei dagokienez, unibertsitatea finantzatzeko moldeari buruzko "gogoeta zintzoa eta ez demagogikoa" eskatu zuen, "inor ez dadin geratu ikasi gabe, baina aldi berean zentroak finantzatu daitezen". Werten esanetan, matrikulazio tasak igo izana normala da, unibertsitatea "ez delako derrigorrezko hezkuntzan sartzen". Europan "aurrekontu publikoak izoztu dira eta hezkuntzara bideratutako gastu pribatua handitu" gaineratu zuen, Espainian halakorik gertatu ez dela nabarmenduz.

Datorren unibertsitate erreformaz hitz egin genuen azaroan Ikoitz Arrese Ikasle Abertzaleak antolakundeko kidearekin eta erreformak pribatizazioa bultzatuko duela azpimarratu zigun: "Oraindik ez dakigu oso ondo zer gertatuko den, baina munduko merkatal elkarteak eta Europar Batasunak adostu zuten zerbitzuen pribatizazioan hezkuntza sartzea eta horren ondotik Bolonia etorri zen. Bada, orain Bolonia II datorrela ikusten dugu, bigarren fasea, 2015-2020 epean gauzatuko den erreforma, eta gure ustez sakondu egingo du zerbitzuen pribatizazioan eta parte-hartzea gehiago mugatuko du. Errektoreak, esaterako, ez du zertan unibertsitate barruko norbait izan beharko, kanpotik datorren gestorea izan daiteke. Horrekin batera, unibertsitate erreforma guztiek adimen zientifiko-matematikoaren alde egiten dute, letra eta humanitateetako karrerak baztertuz".

"Irakasle apur batzuk gutxiago"

Beste kontu batzuk ere izan zituen hizpide Wertek atzoko saioan. Aurten ezabatu eta gero berriz ezarri zituen Erasmus beken inguruan ziurtatu zuen hurrengo ikasturtean bekadun kopuru berdina mantenduko duela programa horretan.

Onartu zuen, aldi berean, Espainian "irakasle apur batzuk gutxiago" daudela orain, 12.000 eta 18.000 bat gutxiago, adierazi zuen. "Egoera honetan ezin da gauza ezinezkorik eskatu, dauden baliabideak optimizatu egin behar dira".

LOMCE eta adostasun beharra

LOMCE polemikoaren harira adierazi zuen saiatu egin dela hezkuntza legeak ahalik eta adostasunik handiena izan dezan: "Hezkuntza Estatu kontua da eta adostasuna komeni da". Legeak sistemaren zurruntasunei aurre egiteko zentroei autonomia handiagoa emango diela gaineratu zuen, eta hezkuntza hobetuko duela, kanpo ebaluazio estandarrak ezartzen dituelako. "Errebaliden helburua ez da inor kanpoan geratzea, baizik eta nola gauden jakitea, baina ez memorizatu ditugun jakintza kopuruari dagokionez, baizik eta ikasi dugunarekin egiteko gai garenari dagokionez".

Werten ustez, erkidego autonomoetan dauden hezkuntza emaitza ezberdinak "ez dira hezkuntzara zuzendutako diruaren ondorio, baizik eta umeak duen estatus soziokulturalaren ondorio".

Bestalde, LOMCE hezkuntza legeak ekarriko dituen aldaketetatik bat aukeratu du Nahia Fernandez Vicariok Pikara magazinen idatzi duen Neskak, mutilak eta LOMCE artikuluan: segregazioa ikastetxeetan. Izan ere, Fernandezek azaldu duenez, LOMCErekin sexu arteko bereizketan oinarritutako hezkuntza bermatu beharko du administrazio publikoak, guztion diruz. "Honen oinarrian, ideologia politiko patriarkarra jendartean zabaltzeko eta ezartzeko nahia ostendu egiten da. Izan ere, patriarkatua indartzeko, hezkuntza segregatua sustatzea hautu ezin eraginkorragoa da", dio Fernandez Vicariok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Unibertsitatea
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-03 | Sustatu
Matematikari eta Hizkuntzalari euskaldunen topaketetarako deialdiak

Tira, izenburuan batu ditugu, baina Matemarikari Euskaldunen Topaketak dira alde batetik, eta Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bestetik. Baina Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udan bere udako ikastaroen barruan antolatuko dituen biltzar hauetarako deialdiak orain... [+]


Eguneraketa berriak daude