argia.eus
INPRIMATU
Venezia arriskuan dauden ondareen zerrendan sartzea proposatu du Unescok
  • Venezia babesteko Italiak hartu dituen neurriak “ez direla nahikoak” eta “handitu behar direla” adierazi du Unescok. Masen turismoa, erreforma proiektuak eta aldaketa klimatikoak jarri dituzte arrisku nagusi gisa.

Ilargi Manzanares 2023ko abuztuaren 01
Veneziako Kanal Handia. Argazkia: Wolfgang Moroder CC BY-SA 3.0

Veneziako hiria arriskuan dagoen ondareen listan sartzea proposatu du Unescok. Masen turismoa, erreforma proiektuak eta aldaketa klimatikoak jarri dituzte arrisku nagusi gisa, eraikinak hondatzen dituztelako eta hiriaren identitate kultural eta soziala galtzea eragiten dutelako.

Aitortu dute Italiak turismoaren eta ekosistemaren kudeaketa hobetu duela, baina oraindik gehiago egin behar dela, besteak beste, aldaketa klimatikoaren eta kruzeroen etorreren eragina gehiago aztertuta.

Turismoa da hiriaren beste arazo handia. Datuen arabera, Venezian, biztanleko, 21 turista daude. Herritarren bizi-kalitatea hobetu behar dela adierazi du erakundeak, abiapuntu gisa biztanleko turista kopurua jaitsita, urgentziaz.

Herritarren gainbehera

Gaur egun, Veneziak 50.000 herritar baino gutxiago ditu: 125.000 herritar galdu ditu 1950tik. “Turismoa ahobiko ezpata da guretzat, bizimodua horren bidez ateratzen dugu, baina herritarrei etxebizitzak eta zerbitzuak kentzen dizkigute” adierazi du Venessia.com-eko Matteo Secchik.