"Musika klasikoa eta noizean behin jazz apur bat atsegin dut entzutea. Errespetu handia sentitzen dut azken horrekiko. Dena den, aitortu behar dut mota guztietako giro musikaren aurka nagoela. Nire ustez, uneoro musika entzutearen ondorioz (dendetan, bulegoetan edota merkataritzagune handietan) hutsal bihurtu dugu soinu-fenomenoa. Musikak gure errespetu eta kontzentrazio osoa eskatzen du, eta gizarteak benetan arretaz entzungo balu, seguruenik musika-gustuak asko aldatuko lirateke. Happy new ears, John Cage aipatzearren".