argia.eus
INPRIMATU
Unax Ugalde: “Karrera onak asko esan gabe egiten dira. Asmatuko duzu edo ez, baina aukeratu egin behar da”

2007ko martxoaren 12a

"Paparazzien kontua hor dago, baina interesatuek eurek deitzen dietelako egoten dira etxe aurrean zain, eurek sortzen dute tentsio hori. Gaur egun hedabideetan jende asko dago ezertaz hitz egiten ez dutenak, euren narzisizmoak bultzatuta. Aldiz, zuk nahi ez baduzu, errespetatzen zaituzte (...) Filmen estreinaldietara edo festa batera joaten naiz lagunen bat proiektu horretan badago eta gonbidatzen banau. Baina badaude gauero festarik festa ibiltzen direnak, lana hor lortuko dutela pentsatuz, eta ez da horrela; proiektuak egunez ateratzen dira aurrera". (2007/03/11)