"Saioaren egitura ahalik eta azkarren osatzea komeni da. Gai asko estandarrak dira, herri batean edo bestean berdin erabil daitezkeenak. Eta beste gai asko bertsolari konkretu bati herri zehatz batean jarri nahi dizkiozunak izaten dira. Baina, komeni da saioa ahalik eta azkarren osatzea. Hobea izaten da soberan dauden gaiak kentzea azken orduan berriak sortzen aritzea baino". (2008-03-15, 53. zenbakia)