argia.eus
INPRIMATU
Unai Elizasu ‘bertsonal trainer’ egitasmoari buruz

2008ko azaroaren 05

"Personal trainer kirol ikuspegitik datorren izena da, eta azken batean, gauza bera egiten dut: norbaitek gimnasiora joan nahi baldin badu abdominalak markatzera, pertsona horrek prestatuko dio abdominalak prestatzeko entrenamendua. Nik gauza bera: norbaitek esaten badit gai zabalak landu nahi dituela zortziko nagusirako, nik horietarako bideratuko nizkioke gaiak (...) Baldintza bakarra jartzen dut: eskaera bakoitzari ez dizkiodala bi gai baino gehiago bidaliko posta elektronikoz (...) Bidaliko banitu 20 gai, berak ziurrenik gai guztiak irakurriko lituzke eta gehien gustatzen zaionari erantzungo lioke, baina bi bidaltzen badizkiot gustatu ez arren ere horri erantzun beharko dio". (2008-11-05)