Emakumearen indarkeriaren aukarko nazioarteko egunaren atarian, EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriartek, zazpi urte zituenean, udaleku batzuetan jasan zuen sexu abusuaren berri eman du El Diario Vasco egunkarian.
Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren bozeramaile Maddalen Iriartek zazpi urte zituela udaleku batzuetan jasan zituen abusuen berri eman du El Diario Vasco egunkarian. Lehen aldia da Iriartek pasartea publikoki kontatzen duena eta aitortu duenez, "eskuak dardarka" nabaritzen ditu oraindik pasatutakoaz oroitzean. "Beldurrez nago oraindik amets honetatik esnatuko naizen eta hormaren kontra estututako haur hura izango naizen berriz".
Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren atarian, "¡Yo no me callo más!" ("Ez naiz isilduko!") artikulua argitaratu du. Abusuen biktima izan dela publikoki kontatzen duen lehen aldia da. Artikuluan duela 50 bat urte pairatu zuen erasoaren berri ematen du, udaleku batean gertatutakoa.
Era batera edo bestera, emakume guztiek jasaten dituztela indarkeria erasoak azpimarratu du Iriarte, eta argi utzi nahi izan du ez dela Euskal Herritik kanpo gertatzen den kontua: "Ez dezagun pentsa beste batzuei gertatzen zaiela, beste leku batzuetan".
"Denoi gertatzen zaigu. Intimitatean edo ez oso urruti gertatzen da. Neurri handi batean intimitatearen zigorgabetasunean gertatzen da, edo ez oso urruti. Leku guztietan gertatzen da. Eta arazo handia da guztiontzat. Eta guztiona. Gu ere alabak, amak, amonak, lagunak, bikoteak... garelako. Hau da, pilak janztera! Txiste ustez barregarritik hasi eta gainerakoetaraino", idatzi du Iriartek.
Salaketatik harago, emakumeenganako edozein indarkeria mota desagerrarazteko politika publikoak behar direla aldarrikatu du. "Berdintasuna ez zaigu gertatuko. Ez da iritsiko egun bat bizkarrezurra apurtzen dugun bitartean. Berdintasuna borrokatu egingo dugu eta berdintasuna Euskal Herrian ez dugun estatutik ezarri behar da, emakumeak, feminismoa, guztiekin partaide eginez ".