ARGIA euskarazko Twitter erabiltzaileen rankingeko lehen postuan Umapen arabera

  • Euskaraz idazten diren txioak hautematen eta lantzen ditu Umap.eu webguneak. Euskal komunitatea osatu du 3.180 erabiltzaileekin, eta haien jarduna jarraitzeaz gain, euren joerak (edo Trending Topic-ak) bildu eta denen arteko ranking bat egiten du. Astero aldatuko da rankinga eta momentuz, ARGIA lehen postuan da.


2013ko martxoaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Twitterren euskarazko 3.180 erabiltzaile bildu ditu Umapek.

2010ean hasi zen Umap, baina sistemak zituen mugak zirela eta, 2012ko udan webgunea itxi eta tresna berritzeari ekin zioten. CodeSyntax elkarteak garatutako produktua da eta beren blogean azaldu dutenez, “azpiegitura hobetuta eta aurpegia garbituta”, berriz jarri dute martxan. 

Hiru atal nagusi bereizi daitezke webgunean:

- Txio jarioak Umapek jarraitzen dituen tuiterlarien euskarazko txioak azaltzen ditu.

- Joerak atalak azken orduetako Trending Topic-ak jasotzen ditu. Twitterrek zonaldeka egin ohi du bereizketa, eta tresna honek hizkuntza jakin batean idazten diren joerak jarraitzean, berrikuntza garrantzitsua gehitu dio sare sozialari.

- Rankingak, berriz, sailkapen bat osatu du jarraitzaile kopuruan, jasotako bertxioetan, euskaraz idatzitako txioen interesean eta bestelako irizpidetan oinarrituta.

Sortzaileek diotenez, euskarazko txioak hautemateko sistema guztiz fidagarria ez izan arren, “oso ona” da. Gehienbat, horretan eman dituzte azken hilabeteak, eta emaitzarekin pozik daude. Halaber, mezu elebidunak antzematearen zailtasuna nabarmendu dute.

ARGIA rankingeko lehen postuan dago eta webguneko arduradunek azaldu dutenez, datuak astero eguneratuko dira. Hedabideak izan gabe, pertsonei dagokien erabiltzaileei begiratuz gero,  Gorka Bereziartua ARGIAko kazetaria lehena da, eta bosgarren dago sailkapen orokorrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zenbat kostatzen den euskaldun izatea

Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki... [+]


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude