argia.eus
INPRIMATU
Alemaniako politikari ultraeskuindarra biral egin da, etxera galtzontzilotan bidali ostean
  • Laku batean bainatzen ari zela arropa guztiak lapurtu zizkioten. Lekukoek diote lapurrak “hau ez da Naziek igeri egiteko tokia” oihukatu zuela lapurreta egiterakoan The Independenten arabera.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko ekainaren 08a
Alexander Gauland poliziarekin etxera joaten

Alemaniarentzako Alternatiba (AfD alemanez) alderdiko sortzaileari, Alexander Gauland-i, lapurtu zioten arropa.  Berlingo kanpoaldeko laku batean jazo zen, bere etxetik gertu. Gaualdean, uretatik ateratzean lekukoek esplikatu zioten lapurreta bat izan zela eta lapurrak Nazi deitu ziola.

Poliziara joan zen bainujantzian lapurreta salatzera. Politikariak esplikazioak eman behar izan zituen Twiterren bere argazkia agertu zelako bainujantzian kalean eta polizia batekin.

Egun batzuk lehenago Alemaniaren 1000 urteko historian nazismoa “txori kaka” zela esan zuen. Horregatik ere esplikazioa eman zituen jendeak ulertu zuelako nazismoak egindako krimenak ez zirela garrantzizkoak izan.

Belingo poliziak oraindik ez daki zer gertatu zen eta nor izan zen, baina arrazoi politikoa ez dute baztertu.