argia.eus
INPRIMATU
“Ultraeskuindarrek jendeari eraso egiten diote inor atxilotua izateko beldurrik gabe, inpunitate osoa dutela jakitun direlako”
  • Urriaren 9ko Valentziako manifestazioan faxisten eraso bati aurre egin zion 18 urteko valentziarra elkarrizketatu du ARA egunkariak. Ikasleen Fronte Bateratuko militante hau bilakatu da faxisten aurkako erresistentziaren ikur. Faxistak bi gazte jipoitzen ari zirela, sei bat ultraeskuindarri aurre egin zien. Kolpeak jaso zituen, baina onik da. Vicente Danvila du izena eta ingeniaritza elektronikoa ikasten du Valentzian.

Axier Lopez @axierL 2017ko urriaren 12a
Argazkia: Daniel Garcia-Sala
Argazkia: Daniel Garcia-Sala

Danvilak ezagutzen ez zituen bi pertsonen defentsan agertzeaz gain, aurpegia publikoki eman eta hedabide askotan agertzeko prest azaldu da gertatutako salatzeko. Espainian justizia aplikatzeko bi neurri daudela dio, "ezker independentista tartean izanez gero terrorismoa aplikatzen dute, eta talde ultraeskuindarrek eginez gero, ez dago identifikazio eta atxiloketarik, urriaren 9an gertatu bezala". Polizia ez da bere osasun egoeraz kezkatu ezta gerora berarekin harremanetan jarri ere. Halere, erasotuak izan ziren beste hainbat pertsonarekin batera, salaketa jarriko dutela adierazi du.

Komunikabideen lanarekin oso kritiko azaldu da Danvila, "gertatu zena jarrera bera zuten bi talderen arteko borroka balitzan azaldu dute, eta faxisten erasoak guk bakarrik sufritu genituela begi-bistakoa da". Ikasleak dio ultraeskuindarrak indartzen ari direla kalean, Espainiaren batasuna mehatxatuta ikusten dutelako.