Ultraeskuina garaile Austriako bozetan, ohiko alderdien amiltze ikusgarriarekin

  • Norbert Hofer FPÖ alderdi ultraeskuindarreko ordezkariak irabazi du Austriako hauteskunde orokorren lehen itzulia, botoen %36,4 eskuratuta. Hauteskunde aurreko inkestek ez zuten halako emaitzarik iragarri.


2016ko apirilaren 25an - 12:29
Hauteskunde kanpainan errefuxiatuen aurkako jarrera gogorra erakutsi du Norbert Hoferrek.

Hoferrek Alexander van del Bellen ekologista (botoen %20,4) eta Irgmard Griss hautagai independentea (botoen %18,5) izango ditu aurkari maiatzaren 22an, bigarren itzulian. Herrialdeko presidente izateko, gutxienez bozen %50 eskuratu beharko dute hautagaiek. Politikan adituek herrialdeko ORF telebista publikoan azaldu dutenez, posta bidez igorritako botoek adieraziko dute nor izango den Hoferren aurkari, alderdi ekologista edo hautagai independentea.

Historian lehen aldiz, lehiatik kanpo gelditu dira urteetan hegemonia izan duten alderdi sozialdemokrata eta demokristaua. Botoen %11,2 eskuratu dute bi alderdiek. Azken boladan, eta FPÖ alderdia gorantz zihoala ikusirik, ultraeskuinaren diskurtsora hurbildu dira bi alderdiak (azken hilabeteetan errefuxiatuen aurkako jarrera gogortu dute, esaterako), baina jarrera aldaketa hori ez zaie aski izan.

Hoferrek errefuxiatuen aurkako jarrera gogorra erakutsi du hauteskunde kanpainan. “Islama ez da Austria eta ez dut gehiengo musulmana duen herrialdea izaten amaitu nahi”, adierazi du, besteak beste. Hala ere, alderdi ultraeskuindarra gorantz doa, 2013ko hauteskunde orokorrean eskuraturiko babesa indartuz: FPÖ hirugarren alderdi bozkatuena izan zen 2013an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskuin muturra
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude