Ukrainak neurri ekonomiko gogorrak hartu beharko ditu Nazioarteko Diru Funtsaren laguntzaren truke

  • Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) eskutik 19.700 milioi euroko erreskatea jasotzearen truke, Ukrainak erreforma gogorrak egin beharko ditu.


2014ko martxoaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jatseniuk lehen ministro ukrainarra eta Turtxinov behin behineko presidentea (argazkia: AFP).

Duela gutxi Europar Batasunak beste 8.000 milioi euroko laguntza ere onartu zuen Ukrainarentzat.

Ez dira hutsaren truke emandako sosak: “neurri sendo eta irismen handikoak” hartu beharko ditu Ukrainako gobernuak, “ekonomia egonkortzera” bideratuak. Zehatzago esateko: 24.000 langile publiko kaleratu ditzake Jatseniuken gobernuak lehen kolpean; prozesuaren amaieran %20 argaldu nahi du administrazio publikoa; eta gas eta argindar tarifak igoko dira.

Viktor Janukovitx presidente kanporatuaren gobernuak uko egin zion NDFren baldintza horiek onartzeari eta Errusiarekin harreman komertzialak berrezartzeko hautua egin zuen. Horren ondorioz hasi ziren aurreko gobernua bota zuten protestak.

NDFrekin lortutako akordioa ez da erabatekoa oraindik, Christine Lagarde buru duen erakundeak berretsi behar baitu. Datorren hilabetean onar dezakete, behin Ukrainak eskatutako neurriak hartuta dituenean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude