Uholdeek 4 milioitik gorako kalteak utzi dituzte Baztanen eta Luzaiden

  • Joan den asteko uholdeen ostean, Nafarroako Gobernuak 4 milioitik gorako kalteak zenbatu ditu Baztaneko eta Luzaideko inguruetan. Azpiegitura-kalteak konpontzeko 1,6 milioi beharko dira eta Tokiko Inbertsio Planaren bidez egingo dira konponketa-lanak.

Irudian Espainiako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak Elizondoko liburutegiak jasandako kalteak bisitatzen (Arg.navarra.es)

2014ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Asteazkenean Elizondon uholdeek utzitako kalteak bisitatzen izan ziren Jose Javier Esparza Nafarroako Garapen eta Toki Administrazio kontseilaria, Javier Morras Justizia kontseilaria, Luis Aguilera Espainiako Barne Ministerioko idazkariordea eta Carmen Alba Espainiako gobernuaren ordezkaria.

Aguilerak adierazi zuen, duela urte batzuk Madrilek legea aldatu zuenetik, hondamendi-eremu izendatzea ez dela posible eta horren ordez, diru-laguntzak banatzen direla egun. Hauek eskatzeko formularioak udalen eskuetan aurki utziko dituztela adierazi zuen, eta herritarrek hilabeteko epea izango dutela eskariak egiteko.

Esparzak, bere aldetik, azaldu zuen Nafarroako Gobernuak aparteko diru-laguntzak emateko eskaera egingo diola Espainiako Gobernuari hilaren 16an.

1,6 milioi azpiegitura-kalteak konpontzeko

Azpiegituretan izandako kalteak konpontzeko 1,6 milioi beharko dira Nafarroako Gobernuaren arabera. Baztanen, kaltetutako 13 zubi eta errepideak egokitzeak ia milioi bat inguruko kostua eragingo du. Horrekin batera, hornikuntza-sarea eta saneamendu-sarea konpontzeko erabiliko da dirua.

Luzaiden, aldiz, 500.000 euroko kalte-ordainak aurreikusi dituzte euriteek puskatutako harri-lubetak eta bideak konpontzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uholdeak
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak ere hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute

Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko eskatu dute. Bestalde, Bera, Lesaka eta Arano ere hondamendi eremu izendatzeko eskaria onartuko du asteazkenean Nafarroako Gobernuak.


2022-08-29 | Leire Artola Arin
Ekainetik gutxienez mila pertsona hil dira Pakistango uholdeen eraginez

Eurite handien ondorioz Pakistango 110 udalerri urak hartu ditu, eta lehen ministro Shehbaz Sharif-ek ohartarazi duenez, herrialdeko biztanleen %15ak pairatu ditu uholdeen kalteak: 33 milioi pertsonak.


Eguneraketa berriak daude