Uhinbak aplikazioa berritu dute euskarazko irrati gehiago eskuragarri jarriz

  • Euskara hutsean emititzen diren irratiak sakelako telefonoan entzuteko aukera ematen duen aplikazioa da Uhinbak. Euskal Herriko hainbat irrati biltzen ditu, guztira 26, eta Iphone eta Android mugikor sistemetarako erabilgarria da. Euskarazko irrati gehiago eskaintzeaz gain, berrikuntzak ekarri ditu eta etorkizunean lanean jarraituko dutela adierazi dute.


2012ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Uhinbak aplikazio berriaren irudi bat.

“Euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzuteko aukera izatea gure lehen erronka izan den arren, ez da azkena. Aurrera begira hobekuntza eta zerbitzu gehiago eskaintzea baita gure asmoa”, azaldu dute webgunean. Hasieran euskarazko hamabi irrati biltzen ziren eta orain dagoeneko 26. Horrez gain, herrialdeka sailkatu eta mapa batean kokatu dituzte. Gehitutako irrati berrien programazioa eta informazioa ere gehitu dute.

Euskal Herri osoko irratiak entzun daitezke Uhinbak aplikazioa erabiliz eta honako hauek dira: Aiaraldea, Antxeta Irratia, Arraio Irratia, Arrate Irratia, Beleixe Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Bizkaia Irratia, Eguzki Irratia, Eguzki Irratiak, Euskalerria Irratia, Gorbeialde Irratia, Gure Irratia, Hala Bedi Irratia, Info Zazpi Irratia, Irati Irratia, Irulegiko Irratia, KKinzona Irratia, Oiartzun Irratia, Tas Tas Irratia, Ttan Ttakun Irratia, Txapa Irratia, Xolarre Irratia, Xiberoko Botza, Xorroxin Irratia, Zintzilik Irratia eta Zirika Irratia.

Aplikazioa doakoa da eta webguneak berak ematen du Android eta Iphone mugikorretan deskargatzeko aukera. Bertan adierazi dutenez, mugikorra eta Internet izatea besterik ez da behar. “Teknologia euskararen zerbitzura jarri eta beste hizkuntza askok jada baduten bozgorailua ezarri nahi diogu euskarari”, adierazi dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude