UGTk eta CCOOk ez dute baieztatu martxoaren 29an grebara deituko dutenik

  • CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra deituko dutela Espainiako Estatuan martxoaren 29an, Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek deitutako egun berean, hainbat hedabidek adierazi dutenez. Aldiz, sindikatuek ez dute halakorik baieztatu.


2012ko martxoaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Atzo Madrilen egindako manifestazioko irudia.

"Uste dugu uneotan lehentasuna duela handitzen joango den mobilizazio prozesu iraunkorra bultzatzeak, eta lan erreforma aldatzeko Gobernuarekin negoziazio bide guztiak agortzea", diote CCOOk eta UGTk, zenbait komunikabidek zabaldutako informazioaren harira plazaratutako oharrean.

El Diario Vasco egunkariak dioenez, esaterako, CCOO eta UGTko goi-karguek jada erabaki dute martxoaren 29an greba orokorra egitea, eta soilik Estatu mailako komiteen oniritzia behar da deialdiak aurrera egiteko. Komiteok hilaren 9an erabakiko omen dute zer egin.

Egunkariak zehazten du sindikatuen jarrera ofiziala dela apur bat gehiago itxarotearena, eta aukera bat ematearena Gobernuarekin eta alderdi politikoekin egin beharreko negoziazioei.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude