UGTk eta CCOOk tentuz jokatu nahi dute greba orokor baten aurrean

  • Zuhurtziaz jokatzeko deia egin duten arren, UGT eta CCOO sindikatuek zeharka begiratzen diote sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka deitutako greba orokorrari. Atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetan –eta Espainiako Estatuko beste hainbat hiritan– egindako manifestazio jendetsuetan greba deitzeko komenentziaz aritu ziren sindikatuetako ordezkariak eta militanteak.


2012ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Atzo Madrilen egindako manifestazioaren irudia.

Unai Sordo Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko CCOO-ko idazkari nagusiak adierazi zuen sindikatuen mobilizazioak "iritsi behar direnean" iritsiko direla, "min handien egin dezaketenean eta mugimendu sindikalistari gehien komeni zaionean". Zehazki martxoaren 29ko deialdiari buruz galdetuta, ez zuen hura babestuko duten ala ez argitu, baina ziurtatu zuen zuhurtziaz jokatuko dutela, ELA eta LABen "konfrontazio-sindikalismoak" bilatzen duen egoerara ez iristeko: "Egoera sakon aztertuko dugu, eta horren arabera erabakiko dugu zer, nola eta noiz egin".

Atzoko manifestazioak jarraitu zituzten hedabideek, bestalde, parte hartzaileen artean greba orokorraren aldeko oihu ugari entzun zela nabarmendu dute.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude