Ugaztunon azalean

  • Itotzeraino estutzen dugu gure burua: tratamendu estetikoen alde edo kontra; depilazioaren alde edo kontra. Bada, zenbaiten aburuz arriskutsua den mugen arteko aniztasunean sinesten dut nik; ezpainetakoari gaur bai eta bihar ez esateko emakumeon aukera.


2017ko apirilaren 12an - 08:31

Erabakimenaren eta inposizioaren arteko distantzia ez omen da dirudien bezain handia. Nahasteraino gerturatzen dira, zenbaitetan. Emakume baten besape iletsuak tarteko direnean, adibidez:

“Barkatu baina ez dut depilatzeko astirik izan. Larrialdietara etorri naiz denborarik galdu gabe, eta neska, ezin beti arreglatuta egon”. Saihetsen artean azken elektrodoa jarri eta ohatilako neskaren aurpegi lotsatuaren bila goratu dut begirada. “Egon lasai. Ugaztun izatearen kontuak dira, badakizu” erantzun diot. Segidan ohatilako neskak lasaitua hartu eta irribarre egin du; umore apur bati esker jaitsi dira monitoreko pultsazioak. Trukean barregarri izatetik urrun, urrunegi dagoenari irri egin diogu, beste behin.

Aise epaitzen dugu ustezko perfekzioaren bila ez dabilen emakumea matxuratuta dagoen emakumea dela; arreglatzeko beharrean dagoen emakumea dela. Emakume tristea, arduragabea, nagia. Itxura denez, emakume izate hutsak kanonizatutako edertasunaren erantzule sozial egiten gaitu

Aise epaitzen dugu ustezko perfekzioaren bila ez dabilen emakumea matxuratuta dagoen emakumea dela; arreglatzeko beharrean dagoen emakumea dela. Emakume tristea, arduragabea, nagia. Itxura denez, emakume izate hutsak kanonizatutako edertasunaren erantzule sozial egiten gaitu.

Uneoro lirain eta zoriontsu egon behar omen dugu, eta ezin ei da bata lortu bestea gabe. Inolako ardurarik gabe iragartzen da emakumeon zoriontasunak ezpainetako gorri baten itxura duela, baina bistako iruzurraren aurrean ez dugu erreboltarik antolatzen. Gure arteko irribarre konplize batera mugatzen dugu salaketa; ez gara eskandalizatzen. Histeriko hutsak izatearen izu, beharbada. Babesgabe sentitzearen ondorioz, agian. Etsipen ikasiak eraginda, antza.

Gaurkoan, ordea, baretasun faltsuaren atzean sumindura gehiegi ezkutatzen dugun usteak bultzatuta idazten dut, nahiz baten batek hipokrita hutsa naizela esango duen ohartarazpena jaso dudan. Izan ere, barru-barrutik irteten zaizkidan hitz hauek nahi dudan bakoitzean gorriz margotzen ditudan ezpainetatik egiten dute ihes. Eta horrek, nonbait, kritikarako eskubidea kentzen dit; inposizio estetikoen konplize egiten nau, derrigor.

Itotzeraino estutzen dugu gure burua: tratamendu estetikoen alde edo kontra; depilazioaren alde edo kontra. Bada, zenbaiten aburuz arriskutsua den mugen arteko aniztasunean sinesten dut nik; ezpainetakoari gaur bai eta bihar ez esateko emakumeon aukeran. Jarduna, ordea, ez da dirudien bezain erraza; eta hala nabil, aspaldi honetan lausotu den erabakimenaren eta inposizioaren arteko muga argitu nahian. Izan ere, depilatu gabe egoteagatik barkamena eskatzerainoko lotsa sentitzea ez da zilegi; are gutxiago barkazioari umorez erantzutea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude