Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2011ko ikastaroak aurkeztu ditu. Ekainaren 27an hasiko dira eta uztailaren 20an bukatu. Eibarren egingo dira ikastaro batzuk ekainaren 27tik uztailaren 15era. Baionan egingo dira beste batzuk uztailaren 4tik 6ra eta Iruñean uztailaren 18tik 20ra. Hiru ataletan banatu dituzte ikastaroak: espezializatuak, dibulgaziokoak eta garapen pertsonaleko ikastaroak. Izena emateko epea ekainaren 19an amaituko da.