UEUk 40 ikastaro emango ditu 40. urteurrenean

2012-05-17
alde 0    kontra 0
Ekainaren 26an abiatuko dira ikastaroak, Eibarren.

Udako Euskal Unibertsitatearen (EUE) ikastaroek 40. edizioa beteko dute aurten. Hala, 40 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Baionan eta Iruñean, azken edizioetan baino gehiago. Izena emateko epea zabalik dago jada.

Eibarren 22 ikastaro emango ditu UEUk, ekainaren 26tik 29ra bitartean; Baionan 8, uztailaren 4tik 6ra; eta Iruñean 10, uztailaren 16tik 18ra.

Sei ataletan banatu dituzte ikastaroak: artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasunaren zientziak, humanitateak eta zientzia aplikatuak.

Ikastaroen aurkezpenean UEUren egoera ekonomiko "delikatua" izan zuen hizpide Karmele Artetxe zuzendariak. Jaurlaritzak diru-laguntza kendu izana "erabaki bidegabea" dela esan zuen, eta itzul diezaieten eskatu du.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Diario Vasco | Gara
Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2437
 
azala2436

2438 zenbakia.
2014ko azaroaren 23a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys