Euskara lehenetsiko dute Kutxabankek eta Laboral Kutxak UEMAko 38 udalerritan

  • Azpeitian bildu dira UEMAko, Laboral Kutxako eta Kutxabankeko ordezkariak, hala nola UEMAko 38 udalerritakoak –30en kasuan, alkateak–, bi kutxa horietako bulegoetan euskarari lehentasuna emango dion neurri sorta hitzartzeko. Hogei udalek kutxetako bakarrarekin sinatu dute hitzarmena, gainerakoek biekin.

ARGIA @argia
2016ko uztailaren 19a
Ezkerretik eskumara: Eneko Etxeberria (Azpeitiko alkatea), Marije Etxaniz (Laboral Kutxa), Eduardo Ruiz de Gordejuela (Kutxabank) eta Josu Labaka (UEMAko lehendakaria). (Argazkia: UEMA)

UEMAko lehendakari Josu Labaka, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Laboral Kutxako Marije Etxaniz eta Kutxabankeko Eduardo Ruiz de Gordejuela agertu dira hedabideen aurrean adostutakoaren berri emateko. Batetik, kutxa biek bai UEMArekin bai akordioa izenpetu duten 38 udalerriekin euskara hutsezko harremanak izango dituzte aurrerantzean. Bestetik, hainbat neurri zehatz hartuko dituzte bezeroekiko harremanetan euskararen presentzia bermatzeko. Hauek dira neurri horietako batzuk:

  • Langileak edozein lan mota euskara jarduteko gaitasuna dutela ziurtatuko dute, eta horretara bideratuko dituzte etengabeko trebakuntza eta tresna informatikoak. Kontratatzen dituzten langile guztiak, finko zein aldi baterakoak, elebidunak izango dira.
  • Ahozko harremanetan, euskaraz egingo zaio lehen hitza bezeroari.
  • Posta elektronikoz bidalitako informazioa euskara hutsez edo ele bietan bidaliko zaie bezeroei. Mezu elebidunetan euskarak izango du lehentasuna.  
  • Kutxazainetako pantailen hasierako mezuak euskarazkoak izango dira.
  • Eskainitako zerbitzu guztiak –errenta aitorpenaren kanpaina, esaterako– euskaraz izan daitezen beharrezko baliabideak ipiniko dira bai langileen bai herritarren eskura.
  • Eragiketetarako dokumentuak euskara hutsean eskainiko zaizkie bezeroei, edo elebidun hala eskatuz gero.
  • Zordunketa eta kreditu txartelak euskaraz sinatuko dira, kontrakoa eskatzen duten bezeroenak izan ezik.

“Erakunde publiko guztiek hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharko lituzketen konpromisoak ageri dira bi finantza erakunde hauekin sinatu dugun hitzarmenean. Zentzu horretan, jarrera eredugarria da”, adierazi du UEMAko lehendakari Josu Labakak aurkezpenean. Sinatzaile guztiek nabarmendu dute kalitatezko zerbitzuaren oinarrizko osagaietako bat dela bezeroaren hizkuntza hautua errespetatzea batetik, eta bi hizkuntza ofizialen arteko ahulena bultzatzeko neurriak hartu behar direla bestetik.

Akordioa bost urterako sinatu dute, eta beste bost urtez luzatuko da alderen batek bertan behera uzteko borondaterik agertzen ez badu. Hitzarmenaren eraginkortasuna aztertzeko jarraipen batzordea sortuko dute.    

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Azpeitia  |  UEMA  |  Kutxabank  |  Laboral Kutxa

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
2017-04-19 | Txerra Rodriguez
30 urte: nukleo sinbolikoa

Nukleo sinbolikoa edo gune sinbolikoa: hor jartzen zuen Txepetxek motorra, horrek gidatu eta tiratu behar zuen biziberritze prozesua aurrera. Gune sinbolikoa. AB eta BA hiztunez osatutako gunea.


2017-04-16 | Reyes Ilintxeta
"Ez dugu Diogenes sindromea eduki behar euskararekin"

Filologo gazte eta praktikoa, irakaslegaien irakaslea, testu zaharren ikertzailea eta euskararen mitoen desmitifikatzailea.


2017-04-11 | Nora Barroso
AsteBatZUK: magia, bizipenekin sortzen dugun horixe da

Oreretako AsteBatzuk ekimenean hartu dut parte. Hau iraultza berezia  izan da herrian. Euskaraz ahalik eta gehien aritzeko helburua jarri nion neure buruari bai eta hizkuntzarekiko eta inguruarekiko sentsibilitatea areagotzea.


Iruñeko Udalean 1.615 lanpostuetatik 51k bakarrik daukate euskarazko hizkuntz profila

Iruñeko Udaleko plantilla organikoa argitaratu zen 2017ko martxoaren 8an. 1.615 lanpostuetatik euskarazko hizkuntz profila 51 lanpostuk daukate (% 3'16).  Biztanleen %22 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak diren hiriburuan. 


20. Korrikaren amaiera: "Kolosala izan da"

Martxoaren 30ean hasi zen Korrikaren hogeigarren edizioa Otxandion, eta hamaika egun, 2.557 km, zazpi herrialde eta milaka korrikalariren ostean, Iruñera heldu zen atzo. Joseba Sarrionaindia idazlearen mezuarekin amaitutzat eman zen euskararen aldeko lasterketa.


Zoro zoragarri horiek

Munduan hizkuntza baten alde egiten den ekimenik handiena dugu Korrika. Milaka ume, nerabe, gazte eta gaztetasuna pilatuta dutenek egiten dute posible bi  urtean behin. Gehienetan jendetzaz inguratuta eta bestetan gauez eta bakarka. Eskurik esku dabilen aldarriak etenik izan ez dezan. Denak dira beharrezko. Eta halaxe erakutsi dute goizaldeko 5:25ean Nafarroako Erriberako Murillo de las Limas herriaren inguruan lekukoa eraman duten bi gazteek.


2017-04-09 | Itzea Urkizu
Gurasoen erdiek gaztelaniara jotzen dute, haurrak aurrean ez daudenean

Galtzaundi euskara taldeak ‘Gurasoen Hizkuntza Erabileraren Neurketa’ egin du Tolosan; aurrera begira lanean jartzeko abiapuntuak zehaztuko ditu, orain, euskara taldeak.


2017-04-07
Korrika Xiberoan
MULTIMEDIA - solasaldia

Xiberoko euskaldun talde batek proposaturik, euskara eta korrika jorratu dituzte Kanaldude Zuzenean emanaldian.

Maite Davant eta Artzen Letona animatzaileek gomita andana bat izan dute beren aitzinean, besteak beste Bixente Claverie AEKko langile eta Korrikako zuzendaritzako partaidea, laugarren korrikan lekukoa ereman zuen Jakes Agergarai, musika eskolako Soisic Pino, bertsolaritza munduan ezaguna den Xan Alkhat eta abar. 


2017-04-07
"Nafarroan aldaketa euskararen egoeran ere eman behar da"
MULTIMEDIA - erreportajea

Korrika igandean amaituko da Iruñean, eta euskararen aldeko lasterkak aukera paregabea ematen digu Nafarroan gure hizkuntzak duen egoera aztertzeko euskalgintzarekin. Horretarako, Xabi Gartzia (AEK), Zigor Etxaburu (Kontseilua) eta Sergio Iribarren (Sortzen) euskalgintzako kideekin bildu gara Nafarroako Gobernuak bi urte hauetan eman dituen urratsak aztertzeko.


Errenteriarren gogoetak, astebetez euskaraz aritu eta gero

Hizkuntza jakin arren, euskarara aldatu ezinik dabil; gaztelaniaz hasi zaio baina tematu eta besteak hizkuntza aldatzea lortu du; erdaldunak euskaraz abesten jarri ditu… Astebeteko esperimentuak, errenteriarrek kontatuak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude