Udazkenfest antolatu dute urriaren 1erako, Arabako elkartasun eguna

  • Egitarau zabala osatu dute Gasteizen, “azken bidaia, azken paketea, azken bisita” lemapean. Dispertsioaren aurkako aldarria jai giroan helaraziko dute, ume jolasen, kontzertuen eta herri bazkariaren bidez, besteak beste.


2016ko irailaren 20an - 10:05
Presoen sakabanaketaren aurkako aldarria helarazteko egitarau zabala osatu dute Gasteizen.

“Egun indarrean dirauen espetxe politikaren ondorio larrien aurrean elkartasuna adierazteko ekimena” antolatu dute Gasteizen urriaren 1erako. Antolatzaileek adierazi dutenez, “preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria jai giroan” egitea da asmoa. Horretarako, egitarau zabala prestatu dute egun osorako: herri bazkaria, kontzertuak, umeen txokoa eta antzerkia egongo dira, esaterako.

Udazkenfesten antolatzaileek “astebururo espainiar eta frantziar errepideetan barrena abiatzen diren arabar guztiei keinu” egin nahi izan diete, bide guzti horietan bakarrik ez daudela jakin dezaten. Horregatik, euskal presoek pairatzen duten dispertsioa salatuko dute jaialdian: “Sakabanaketa, eskubide urraketa izateaz gain, zigor ekonomiko ikaragarria da. Bidaiak, eguneroko bizi baldintzak hobetu nahi izateak, edota isolamendu afektibo eta kulturala gainditzeak, ekonomikoki odoluste handia da”.

Etxeraten datuak oinarri hartuta, jaialdiaren deitzaileek azaldu dute dispertsioak ia 15 milioi euroko kostua duela urtean, eta zama hori arintzeko asmoa dute. Hala, bost gune nagusi izango ditu Udazkenfestek. Foruen plazan ezarriko dute umeen txokoa, eta bertan jolasak eta Irrien Lagunen ikuskizuna eskainiko dituzte. Santa Maria plazan herri bazkaria egingo dute, eta Probintzia plazan antzerkiak eta poesia errezitaldiak izango dira. Gaztetxean eta Matxeten, aldiz, Las Tea Party, Indarrap edota Tajon Prietoren kontzertuak izango dira, besteak beste. Hain justu, Matxetetik abiatuko da presoei elkartasuna adierazteko manifestazioa, 18:00etan. Horrez gain, Gasteizko zenbait tabernak ere kontzertuak iragarri dituzte.

Hainbat bideo egin dituzte ekimena iragartzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude