Willis Drumond eta Joseba Irazokiren disko berriak udazkenerako

  • Uda igaro ostean, musikaren munduak ez du geldialdirik. Udazkena gerturatu ahala disko berriak kaleratuko dira gure diskoetxetan. Bidehuts ekoiztetxearen zigilupean argitaratuko dira, Joseba Irazokik eta Willis Drumondek kaleratuko dituzten diskoak.


2012ko urriaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"A ala B" izango da Willis Drumond-en disko berriaren izena.

Joseba Irazoki, Berako gitarra jotzaileak disko berria kaleratuko du. Azkenaldian, hainbat taldetan jardun ostean bere gitarra bonbo eta beste tramankuluekin eginiko kantuak plazaratuko ditu Oso Banda izeneko disko berri honetan.

Willis Drumond taldeak azaroan labetik aterako duen disko berria, Tolosako Bonberenea aretoan grabatuta dago Karlos Osinaga eta Iñigo Irazokiren parte hartzearekin. A ala B izena izango duen lan berri hau Kanadara eraman zuten, nahasketak egiteko, besteak beste The Drones, The Mess Hall eta Liam Finnekin lan egin duen Burke Reid ekoizlearen eskutik.

Bestalde, hil honetan Betagarri taldeak, uda estudiotan pasa ostean,20 kanta berri jasoko dituen diskoa kaleratuko du.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskoak
2022-11-27 | Iker Barandiaran
Bizi(g)arria

Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.

Ibilbide... [+]


2022-11-20 | Xalba Ramirez
Zintzo izatearen fantasia

Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]


2022-11-06 | Iker Barandiaran
Katuek baino ertz gehiago

Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]


2022-10-30 | Xalba Ramirez
Gustuko lautadan nekerik ez

"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.

Zeren, sortzaile... [+]


2022-10-16 | Iker Barandiaran
Bi altxor eta sorleku bakarra: Buenawixta

Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]


Eguneraketa berriak daude