argia.eus
INPRIMATU
Udazkenean egingo da taldekako Xilaba
  • Hamaika taldek hartuko dute parte Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdin jokatuko den txapelketan

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 04a
taldekako Xilaba antolatzeko bileran (Argazkia: berria.eus)

Urriaren 12an hasi eta abenduaren lehenean  burutuko da eta guztira, 43 bertsolari eta 15 gai-jartzaile eta antolatzaile ariko dira Ipar Euskal Herriko inoizko txapelketarik jendetsuenean.

Banakako lehiaketa “zorrotza eta zurruna” izan daitekeela adierazi du Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko presidenteak. “Aldiz, taldekakoan, lehiaketa izanik ere, lehia aitzakia da, eta, beraz, bertze manera batez iristen da plazara eta bertze giro bat sortzen du entzulearengan ere”.

Txapelketako parte hartzaile kopuruarekin zein Ipar Euskal Herrian bertsolaritzak izan duen bilakaerarekin pozik dagoela dio Muruak. Izan ere,  2008an hamar bat bertso eskola zeuden, eta 70 bat ikasle. Gaur egun, berriz, 34 bertso eskola dira.

Hauek dira parte hartuko duten taldeak: Eskukula (Amikuze). Tirrit (Baigorri, Itsasu). Otsoaren 7 umeak (Donibane Garazi). Dilindan (Makea, Hazparne). Sasi Bertsolariak (Hendaia, Ziburu). Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña). Ezkorbrutak (Hiriburu). Kantiniersak (Maule, Xiberoa). Mattinsalto (Azkaine, Sara). Kontrabanda (Azkaine, Sara). Kosta ala Kosta (Hendaia)

Joan den ostegunean egin zen zozketa eta finkatuta gelditu ziren lehen faseko multzoak: