"Udaltzaingoak partea baino ez zuen hartu eta etxera bakarrik ez bueltatzea gomendatu zidan"

  • Gasteizko mugimendu feministak neska gazte batek duela bi aste etxera bidean jasandako egoeraren berri eman du: "'¿Tu zorra a donde vas? Ven aquí!'. Oso beldurtuta nengoen".


2016ko irailaren 22an - 09:40

Duela bi aste inguru Gasteizen 18 urteko neska batek jasandako egoera biolento baten berri eman du bertako mugimendu feministak. Pertsona batek furgonetarekin jarraitu zuen gaztea mehatxu sexistak eginez, eta ezkutatu egin behar izan zen. Hala Bedi irratiak bere Twitter kontuan gaztearen testigantza eskaini du.

Dioenez goizaldean etxera bueltan zihoala furgoneta bat atzetik segika zuela jabetu zen, azkenean korrika irten eta urbanizazio batean ezkutatu zen, furgoneta barruko pertsonak "zorra a donde vas?" eta gisa bereko mehatxuak egin zizkion bitartean, "hogei minutuz geratu nintzen zer egin jakin gabe".

Azaldu duenez, ondoren udaltzaingora joan zen salaketa jartzera eta han partea baino ez ziotela hartu dio "salaketa jartzeko datu asko falta omen ziren. Bukatzeko, etxera bakarrik ez joatea gomendatu zidaten, hurrengo batean oihukatzeko eta mobila eskuan eramateko".

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


2024-04-04 | ARGIA
Iaz baino %25 ama gehiagok dute poliziaren zaintza Nafarroan

Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.


Eguneraketa berriak daude