Udalbiltzaren berrantolaketa abian da

  • Udalbiltzaren berrantolaketa prozesua martxan da eta hilabete gutxiren buruan, urtea bukatu baino lehen seguruenik, ikusi ahalko da emaitza. Aurtengo martxoan eman zen horretarako lehen jendaurreko urratsa, alderdi ugaritako ordezkariek Irunen bat eginik Euskal Herri osoko udalak biltzen dituen erakundea berriz martxan jartzeko borondatea adierazi zutenean. Urte eta erdi igaro da Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde horretako kide izatea leporatuta auzipetutako lagunak absolbitu zituela. 


2012ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Igor Eguren Ordiziako alkatea, Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko zinegotzia eta Ruben Gomez Ligiko auzapeza Udalbiltzaren prentsaurrekoan

Ezker abertzaleko, ABko, NaBaiko, Aralarreko, EAko eta Alternatibako kideek egin dute bat, hautetsi independenteekin batera, berrantolaketa abiarazteko ekimenean. Aste honetatik aurrera atxikimenduak eskatuko dituzte eta udatik aurrera jarraituko du prozesuak.

Ekimena Udalbiltzaren hutsunea betetzen duen beste erakunderik "ez dagoelako" jo dute beharrezkotzat. Bederatzi urte igaro dira eraso judizialetik eta oraindik ez dago izaera nazionalako eta Udalbiltzaren lehentasunak dituen beste erakunderik.

Udalbiltza ideia berriekin berrantolatu nahi dute, baina ez dute ezer asmatzeko asmorik. Azken 12 urteetan ondo egindakoak eta egindako akatsak kontutan izanda lan egingo dutela adierazi dute. Helburua, 2000. urteko haustura politikoa eta 2003ko eraso judizialari buelta ematea da, lanean jarraitzeko indarrak berreskuratuz.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


Eguneraketa berriak daude