argia.eus
INPRIMATU
Udalbiltzako auzipetuak: “Epaiak birrindu egin du fiskalaren argumentazioa”

2011ko urtarrilaren 20a

Gaur arratsaldean egin dute Udalbiltzako auzipetuek Auzitegi Nazionalak emandako absoluzio epaiaz lehen balorazioa. Maribi Ugarteburuk esan du "pozik" daudela, "bestela ez ginateke pertsona izango", baina aldi berean gogoratu du epaiak ez dioela ezer auziak bertan behera utzitako proiektu, ekimen eta elkarteez, ez eta sortutako kalte pertsonalez ere. Auzipetuen ustez epaiak "birrindu" egin du fiskalaren argumentazioa: "argi uzten duelako nazio ekimenak modu demokratikoan bultzatzea zilegi dela". Egun batzuk barru balorazio sakonagoa egingo dute auzipetuek, lehenik ikusi nahi dute ea fiskalak epaia errekurritzen ote duen, bost eguneko epea du horretarako.

- Epaiaren pasarte esanguratsuenak eta analisia Urko Apaolazaren Argiako blogean, Udalbiltza, 'ab initio' existitu behar ez zuen auzia artikuluan.

- Xarlo Etxezaharreta: "Udalbiltza berriz abia dadin!". (Kazeta.info)

- Aralar: "Sententzia bat dator giza eskubideekin eta justiziarekin" (Berria.info)

- Epaia (PDF)