Udalbiltza berrantolatzen ari dira hainbat alderditako kideak

  • Espainiako Audientzia Nazionalak Udalbitza auziko kideak absolbitu zituenetik urte eta erdi igaro denean, Garak gaur aurreratzen duenez, Udalbiltza berrantolatzeko asmoa dute zenbait hilabeteren buruan. Helburu horrekin aste honetan bertan herrietako hautetsien atxikimendu bila kanpaina abiatuko dute. Aipatu egunkariak dioenez, ekimenak nabarmenduko du ez dagoela arrazoirik berriro martxan ez jartzeko, ez dagoela Udalbiltza bezalako beste ezer, eta erakundea ideia berriekin eguneratua izan daitekeela.


2012ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Udalbiltzaren aldeko manifestazioa, artxiboko irudia

Udalbiltza antolatzeko lanetan ez dira alderdiak ari, gizabanakoak baizik, artikuluak dioenez. Galdera nagusia EAJ berriz ere Udalbiltzan sartuko al den planteatzen da. Gonbidapena zazpi lurraldeetako hautetsi guztiei egingo zaiela aurreratu dute, izan edozein alderditakoak, sentitu euskaldun, espainiar edo frantziar.

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako hautetsien bilgune hau egun oraindik beharrezko dela defendatzen dute bultzatzaileek, eta 1999an Bilboko Euskalduna Jauregian defendatutako bost printzipio edo helburuak oraindik indarrean daudela.

1- Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzea.

2- Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, lurraldetasuna lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.

3- Euskal Herriaren nazio eraikuntza bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.

4- Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen laguntzea, hizkuntzaren, kulturaren, kirolaren, ingurumenaren, lurralde antolaketaren, ekonomiaren garapenaren eta ongizatearen alorrean eta beste esparru batzuetan, udal ordezkarien ekintza bateratuei bide emanez.

5- Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adieraztea, baita Euskal Herriak nazio gisa jardun nahi duela ere Europako etorkizuneko egituraketan eta erakundeetan.

Udalbiltzaren aurka 2003an egin zen operazio poliziala, 2010ean egin zen epaiketan eta 2011eko urtarrilaren 20an Audientzia Nazionalak jakinarazi zuen absolbitu egin zituela kide guztiak.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude