Udalbiltza berrantolatzeko prozesuan 1.174 hautetsik parte hartu dute

  • Udalbiltza berrantolatzeko prozesuan dagoeneko Euskal Herri osoko 318 udaletako 1.174 hautetsik parte hartu dutela jakinarazi zuten atzo Bilduko Gasteizko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturik eta Ordiziako alkate Igor Egurenek, eta Izurako alkate Daniel Olzomendik, Donostian emandako prentsaurrekoan. Euskal Herriak bi estatuen partetik jasaten duen "suntsiketa kultural, linguistiko eta ekonomikoari aurre egiteko", Udalbiltza "beharrezkoa" dela nabarmendu zuten.


2012ko azaroaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Aro politiko berrian nazio mailako instituzioa gero eta beharrezkoagoa dela diote Udalbiltzaren sustatzaileek.

Aurrera begirako lan ildoak hiru partetan banatu dituzte. Batetik, atxikimendua eman duten hautetsiekin eztabaida prozesua abiatu dute, zein urrats eman erabakitzeko. Bestetik, Euskal Herriko udal, eskualde eta herrialdeei buruzko azterketa egiten ari dira, dauden beharrei erantzun eraginkorra emate aldera. Eta hirugarrenik, gizarte eragileekin bilduko dira Udalbiltzaren inguruko iritziak partekatu eta elkarlana sustatzeko helburuarekin.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude