Udako ordezko medikuak euskaldunak izan daitezen elkarretaratzea deitu dute Arrasaten

  • Eskatzen ez bada, oso litekeena da udako ordezko medikua erdalduna izatea. Ekainaren 17an, hainbat eragilek presio egingo dute hizkuntza eskubideak errespetatzeko.


2015eko ekainaren 12an - 11:04
Zumaiako osasun zentroan mediku eta pediatra erdaldunak elebidunez ordezkatzea lortu zuten iaz. Argazkia: Baleike

Hainbat herritan hala gertatu zen iaz. Mediku eta pediatrek udako oporrak hartu zituzten, eta profesional elebidun horien ordezkoak, batzuetan, elebakar erdaldunak ziren. Herritarren eta euskalgintzako eragileen presioari esker, ordezkoak euskaldunak izatea lortu zuten kasu batzuetan.

Eragileek azaleko konponketak baino erantzun globala eskatzen dute, urtez urte, han eta hemen, osasun langile euskaldunak eskatzen ibili beharrik gabe. Horretaz gain, momentuko konponketak hala-moduzkoak izan daitezke. Batzuetan, udako ordezko medikua euskalduna izatea lortu dutenean, mediku euskaldun hori sendagile erdaldunak ordezkatu du.

Aramaion lortu zuten iaz

Aramaioko (Araba) biztanleen %85,6 euskalduna da. Iaz familia medikuak eta euskalgintzako eragileek ordezko euskalduna eskatu zuten, eta lortu zuten. Urtebete izanda ere, ez dute aurreikusi aurtengo egoera ber-bera izango zela. Beste behin eskatu dute mediku euskalduna eta Bergarako bat joango da Aramaiora. Itxura guztien arabera, Bergarakoaren ordezkoa erdalduna izango da.

Osakidetzako eta Osasunbideko pazienteen hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen, ekainaren 17an, 13:00etan, Arrasateko ospitale parean egingo dute elkarretaratzea hainbat eragilek. Han izango dira, besteak beste, Kontseiluko, UEMAko, Aramaioko Udaleko eta EHEko ordezkariak, baita osasun zentroetako pazienteak ere.

'Euskaraz bizi nahi dut' webgunean, herritarrek osasun zerbitzua euskaraz jasotzeko izan dituzten arazoen berri emateko modua izango dute hemendik aurrera. Behatokiak bideratuko ditu eskaera edo kexak.

Helbide honetan berriz, odol analisiak, erresonantziak, ekografiak eta historia klinikoa euskaraz jasotzeko, eta lehentasunezko hizkuntzaren erregistroan euskara jartzeko eskaera zehatzak Elebideri nola egin azaldu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude