argia.eus
INPRIMATU
“Udaberri europarra” aldarrikatuko dute gaurtik aurrera Bruselan
  • Europar Batasuneko 27 estatu-buruek aste honetan Bruselan egingo duten goi bilerarekin bat eginez, ekintzak, grebak eta manifestazioak deitu dituzte asteazkenean eta ostegunean Bruselan. “Udaberri europarra” aldarrikatu dute mobilizazioen deitzaileek.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko martxoaren 13a
Mobilizazioetara deitzeko afixa.

Manifestazioen helburua Europar Batasunaren murrizketa politikei kontra egitea da. Ongizatearen, eskubide sozialen eta demokraziaren aurkako “eraso masibo” gisa deskribatu dituzte mota horretako politikak.

Deialdiarekin bat egin dute, besteak beste, ATTAC mugimenduak, Ekologistak Martxanek, M15ak, baita Europa osoko herri mugimendu eta ezkerreko alderdiek ere.

Ekintzak Bruselan egitearen arrazoi nagusia da, orain arten murrizketen kontra Europako hegoaldea mobilizatu dela nagusiki, antolatzaileek diotenez. "Europa hegoaldeko herritarrak ari dira ordaintzen EBren murrizketa politikaren prezio garestiena, baina horien eragina ez dago hegoaldera mugatuta" adierazi du martxaren antolakuntzan parte hartzen ari den Sol Trumbo Vilak.

Hori dela eta, Bruselaz gain Danimarkan, Alemanian, Herbehereetan eta Austrian ere egingo dituzte martxak asteazkenean.

Poliziaren baimenik gabe egingo dira mobilizazioak. Informazio gehiagorako, For An European Spring webgunea bisita dezakezue.