argia.eus
INPRIMATU
Ubarrundiako 898 toponimo liburuan jasota

2011ko martxoaren 11
'Gasteizko Ubarrundia' liburuaren azala.

Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia / Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria. Izenburu hori dauka Euskaltzaindiak kaleratu duen liburuak. Elena Martinez de Madinak egin du lana eta Arabako Ubarrundia udalerria osatzen duten sei herrietako (Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia) toponimoak jaso ditu. XVI. eta XX. mendeen arteko 35.000 leku-izen bildu eta aztertu ditu liburuaren egileak. Martinez de Madinak nabarmendu du bildutako toponimoen %80 euskaraz daudela, eskribau eta notarioek hala jaso zituztelako.