argia.eus
INPRIMATU
Txus Congil Askagintzako kidea hil da

2011ko otsailaren 15

Txus Congil atzo goizean hil zen Etxarri Aranatzen (Nafarroa), gaixotasun baten ondorioz, 58 urte zituela. Askagintza droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko erakundearen sortzaileetakoa izan zen.

ARGIAn bi elkarrizketa egin izan zaizkio Congili:

"Kalean Iniziatiba Berreskuratu Behar Dugu" (1983-06-12)

"Izugarrizko itxurakeria dago, droga legalak onartzen ditugu eta oso lasai gaude" (1994-11-27)