argia.eus
INPRIMATU
Txuma Murugarren: "Sorkuntza jokoak aukera ematen dizu ikusteko, nolabaiteko distantziarekin, zer zaren egiazki"

2007ko urriaren 23a

"Halako erraztasuna daukat abestiak garatzeko, egia da, astebeteko epean gustukoa dudan abesti bat aurki dezaket. Enkarguren batekin gertatu zait. Gainera, ez naiz estruktura fintzen nahasten diren horietakoa. Abesti bat ongi 'entzuten' denean, grabatzen dut eta beste gauza batera. Estudioan ere ez naiz problematikoa. (...) Gauza berriak probatzea gustatzen zait, konbinazio berriak, nire burua errepikatzea gorroto dut, nahiz eta batzuetan saihestezina den (...) Horrenbeste urtez aritu naiz musika euskaraz egiten, jada ez dakidala zergatik egin nuen hautu hori. Orain, beste hizkuntza batean egitea artifiziala egingo litzaidake". (2007ko urria-azaroa, 56. zenbakia)