AHT Gelditu! elkarlanak Txirrinka bizikleta martxarako deia egin du, Hego Euskal Herrian "lurra eta jendartea mehatxatzen dituzten egitasmo suntsitzaileak" salatzeko asmoz. Maiatzaren 20tik 22ra egingo da martxa, Bergaran elkartuko diren lau zutabe batuz. Abiadura handiko trena eta bestelako "proiektu txikitzaileak" baztertu eta horietara bideratutako baliabideak jendartearen onurarako erabil daitezela eskatuko dute.
Lau zutabeak Gasteiztik, Hendaiatik, Iruñetik eta Muskizetik abiatuko dira, eta Bergarako Angiozar auzoan elkartuko dira maiatzaren 22an, Euskal Y-aren lanak egiten ari diren inguruan. Zutabe bakoitzak mezu bat eramango du lekuko batean, eta martxa amaierako ekitaldian irakurriko dituzte guztiak, Bergarako pilotalekuan; bakoitzak bere lurraldeko "erresistentzien bilduma" egingo du, eta denen artean Euskal Herriko proiektu txikitzaileen aurkako borroken mapa osatuko dute.
AHT Gelditu! elkarlanarekin batera hainbat gizarte esparrutako eragileek jardungo dute ekimena antolatzen.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.
Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]