argia.eus
INPRIMATU
Txinatarren aurkako mezu arrazistak, instituzioetatik ere bai
  • Mundu osoa hartu du birus berri batek, eta horrek ez du Txinan sorlekua. Arrazakeriak, sinofobiak zehazki, koronabirusak baino hedapen azkar eta zabalagoa izan du; eta gizarteko sektore guztietara heldu da, baita instituzioetara ere.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 20a
"Ez naiz birus bat" kanpainako bi argazki.

Krisi egoerek jendartearen onena erakusten diola dio esaera zahar batek. Eta txarrena, gehitzen diote askok. Azken hori diotenak bat etorriko lirateke koronabirusaren krisiak sortu dituen erantzun erreakzionarioen desegokitasunaz. Eta ez soilik herritarren artean, hauek aukeratutako agintarien artean ere bai.

Izan ere, birusaren jatorri eta sorlekua ezezagunak badira ere, lehen kasuak Txinan agertu ziren joan den urte amaieran. Horrek beldur mezu bat zabaldu du mundu osoan, txinatarrekiko beldurra. Txinatar askok salatu du eraso sinofoborik; dela kalean albotik pasatu eta eztula nahita egiten dutenak, dela biraoak botatzen dizkietenak.

Baina goiko kupuletara ere heldu dira mezuok, agintarien artera. Gobernu gehienek ateak itxi dituzte, eta herrialdeko herritarrei debekuak eta aholkuak eman dizkiete. Beste batzuk, ostera, jendartean dagoen beldur eta amorrua elikatzeari ekin diote. Donald Trump da horren adibide bat; bere diskurtso ofizialetan koronabirusari Txinako birus izena ematen baitio behin eta berriro, herrialde asiarra pandemiaren erantzule bakar bilakatuz.

Azken honen eredua jarraitu du Eduardo Bolsonaro, Jair Bolsonaro Brasilgo presidentearen seme eta diputatuak. Twitterren Txinari errua botatzen zion txio bat bertxiotu zuen. “Munduan koronabirusaren pandemiak izen eta abizena ditu: Txinako Alderdi Komunista”, zioen txioak.

“Arduragabe” jokatu zuela erantzun zion Brasilen dagoen Txinako enbaxadak, “Zoritxarrez, nazioarteko ikuspegia eta zentzua falta zaizkizu“, zioen bere txioak.

Ez naiz birus bat

Horren aurrean komunitate txinatarrak sare-sozialen bidezko kanpaina bat abiatu zuen, arrazakeriari aurre egiteko. “Ez naiz birus bat” dioen traola asmatu zuten, hizkuntza askotan, eta bakoitzak bere argazkiak igotzen ditu mezu horrekin. Madrid Fashion Weekera ere heldu zen mezu hau, Chenta Tsai Tseng abeslariak paparrean mezu hori idatzita desfilatu baitzuen.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

I AM NOT A VIRUS. Hoy @amaracaruncho me invitó a desfilar para @coconutscankill en Madrid Fashion Week. El debate en torno al virus está teniendo connotaciones raciales y capacitistas que afectan a la comunidad racializada asiática y a les disques y quise aprovechar esta ocasión para mandar todo mi apoyo a aquelles hermanes que sufren racismo debido a ello. Otres activistas como el colectivo @liwaiai @catarsiabcn o @gazpachoagridulce @susanayuan @afrofeminas @sosracismomad están tratando el tema. Si algune ha sufrido racismo/discriminación de cualquier tipo debido a esto, por favor poneos en contacto con estos colectivos o mandándome un mensaje privado. (por favor que le fotógrafe se ponga en contacto conmigo para etiquetarles. Une de elles es @krys_pasiecznik_photo y la otra la encontré en la cuenta de instagram de @mbfwmadrid @heyavenue)

A post shared by 🧁🥡Baobae🥡🧁 (@putochinomaricon) on