Koronabirusaren krisia hasi zenetik aurrenekoz, maiatzaren 22an Txinan ez da positibo berririk erregistratu. Hildakoen kopurua ere ez da handitu.
Osasun ministerioak emandako datuen arabera, gaur arte 82.971 pertsona dira kutsatuak, eta 4.634 hildakoak.
Aplikatutako neurri zorrotzak medio, Txinak bere mugen barneko egoera kontrolatzea lortu du, baina albiste agentziek nabarmendu dute "kanpotik" kasu berriak heldu direla, "bereziki atzerritik etxera itzultzen ari diren herritarrak" aipatuta, The Guardian egunkarian irakur daitekeen moduan.