argia.eus
INPRIMATU
Txinaren Co2 isuriak %25 jaitsi dira Koronabirusagatik
  • Herrialdeko industria sektore nagusiek %15 eta %40 artean egin dute behera azken bi asteotan, Koronabirusaren epidemiak hauen eskaera jaitsi baitu nabarmen. Co2  isuriak %25era jaitsi direla kalkulatu dute, Carbon Brief hedabideak plazaratu duenez.

Maria Ortega Zubiate 2020ko otsailaren 24a
Txinako Co2 isuriek behera egin dute Koronabirusagatik.

Txina osoan du eragina koronabirusak, ez bakarrik bertakoen osasunean. Lauri Myllyvirtak sinatutako analisian Carbon Brief-ek argitaratu duenez,  Azken bi asteotan, koronabirusaren eraginez bere ekoizpenak behera egin duenean, aurreko urteko datuekin alderatuz, %36ra jaitsi dira No2aren kutsadura mailak. “Asiako erraldoi” izena ematen dioten herrialde honek, mundu mailako kutsadura atmosferikoan eragin handia du. Mundu mailako isuri kutsakorren %6a jaitsi da Txina krisi honetan dagoenetik.