argia.eus
INPRIMATU
Txillida ikuspuntu filosofiko eta poetikoaren bitartez aztertuko dute


2011ko abuztuaren 26a
Txillida-Leku museoa

Irailaren 30 eta urriaren 1ean Eduardo Chillida artista beste ikuspuntu batetik ulertzeko mintegia antolatu dute Chillida-Leku museoan. Aipatutako mintegian filosofia eta poesia disziplinak erabiliko dituzte artista gipuzkoarraren bizi estiloa ikertzeko. Mintegia antolatu eta gidatzearen arduradunak dira: Maria Rabe Braunschweigeko Filosofia doktorea, Ricardo Pinilla Filosofia doktorea eta Susana Chillida Hezkuntza doktorea eta Eduardo Chillida zenaren alaba izango dira. Mintegiari izenburua jartzeko artistak artea aurkitu zuen unea ekarri dute gogora eta berak une hori deskribatzeko erabili zituen hitzekin bataiatu dute; Al alba conocí la obra (Egunsentian ezagutu nuen obra).