Donostiako Udalak erabaki du Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ri Hiritar Merituaren Domina ematea.
Aurtengo urtarrilaren 14an hil zen idazle, hizkuntzalari eta politikari donostiarra eta Donostiako Urrezko Danborra jasotzeko bere izena proposatu bazuten ere, azkenean Hiritar Merituaren Domina emango dio Udalak.
Txillardegirekin batera, beste lau lagunek jasoko dute aitortza bera Donostiako Udalaren partetik: Jaime Caballero igerilariak, Luisa Etxenike idazleak, Manolo Gomez antzerkigileak eta Donostia Ospitaleko jaioberrien sailak.
Donostiako Udalak eskaintzen duen errekonozimendu nagusia Urrezko Danborra da eta aurten proba ziklista batek irabazi du, Donostia Klasikak.