Txillardegi, Mariasun Landa eta Joxe Arregiren liburu berriak


2007ko azaroaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik bere kezka nagusiei buruzko zazpi saiakera bildu ditu Horretaz (Elkar) liburuan. Mariasun Landak, bestalde, Festa aldameneko gelan / La fiesta en la habitación de al lado obra autobiografikoa (Erein) plazaratu du. 1968ko irailetik 1969ko urrira bitartean Parisen bizi izandakoak kontatu ditu liburuan. Joxe Arregiren liburu berriak Jainkoaz galdezka (Alberdania) du izena. Berrogei euskal idazlek Jainkoaren irudiaz duten ikuspegia bildu du Arregik bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txillardegi
Txillardegi omendu dute, bere heriotzaren hamabigarren urteurrenean

Euskaltzalearen ekarpena nabarmendu eta Udal Liburutegia 'Txillardegiren izenean jartzeko' eskatu dute omenaldian.


2024-01-08 | ARGIA
Txillardegiren heriotzaren XII. urteurrena
Donostiako Udal Liburutegiari Txillardegi izena ematea aldarrikatuko dute beste behin

Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, urtero bezala, aitortze ekitaldia egingo dio Donostiako politikari, hizkuntzalari eta idazleari. Beste behin eskatuko dute Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari bere izena jartzea.


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


2023-01-03 | Irutxuloko Hitza
Txillardegiren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia urtarrilaren 14an egingo dute

Urte berriarekin batera, Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak tradizio bihurtu du Txillardegi bera omentzeko eguna. Haren heriotzaren XI. urteurrena gogoratzeko ekitaldia hilaren 14an egingo dute, 12:00etan, Txillardegi plazan –Antiguako Gaskonia plazan–... [+]


Eguneraketa berriak daude