Txile, marihuana legeztatzera bidean

  • Txileko Goi Ganberak onartu du kalamuaren erabilera pertsonala legeztatzeko aukera eztabaidatzea. Alderdi Sozialistako (PS) eta Alderdi Demokratikoko (PPD) bi senatarik egin zuten eskaria, eta 18 aldeko boto eta 11 kontrako izan dituzte batzarrean.


2013ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Marihuana legeztatzea eskatzeko hainbat manifestaldi egin ziren lehengo urtean Txilen (argazkia: lamarihuana.com)

Neurri honek ez du esan nahi, oraingoz, Legez Kanpoko Drogen Trafikoa arautzen duen legea aldatuko denik, artikuluaren aldaketarako eztabaida hasiko dutela baizik.

Kalamuaren legeztatzea eztabaidatzeko proiektua 2012ko abuztuan hastekoa zen, baina Konstituzioaren Batzordeak ez zuen aurrera atera. Honen aurrean, senatarietako batek neurriaren ikerketa Osasun Batzordeak har dezan eskatu du. Hala ageri da Txileko Senatuak bere webgunean argitaratu duen buletinean.

Eskaeraren oinarrietan, aldaketa eskatu duten senatariek kalamuaren laborantza pertsonala legeztatzea narkotrafikoaren aurkako neurria litzatekeela argudiatzen dute. “Ulertu behar dena da, laborantza pertsonala legeztatzen duzunean honen erosketa ilegalaren kontra egiten ari zarela, narkotrafikantearen merkatua txikituko duzulako”.

Neurria ikertzeaz arduratuko den Osasun Batzordeko presidentea, oraingoz, kalamuaren laborantza pertsonala legeztatzearen aurka agertu da.

Informazio gehiago: socialcannabis.blogspot.com eta www.lamarihuana.com webguneetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Marihuanaren legeztatzea
2023-02-06 | ARGIA
Kanada hasi da droga gogorrak kopuru txikietan edukitzea despenalizatzen

Kanadako Columbia Britaniar probintziak programa pilotu berri bat hasi du, kokaina eta heroina bezalako droga gogorren jabetza despenalizatzen duena kopuru txikitan. Kanadako gobernu federalak mendebaldeko kostaldeko probintziaren eskaera onartu ostean, hiru urte iraungo duen... [+]


2021-06-04 | Axier Lopez
Drogen aurkako gerra betean, marihuana "legeztatu" dute Mexikon

Martxoaren 10ean, kalamuaren kontsumoa legeztatzeko lege ekimena onartu zuen Mexikoko Kongresuko Behe Ganberak, eta ondoren Senatuak. Hala, Uruguai eta Kanadaren atzetik, aisialdirako erabili ahal izango dute kalamua Mexikon, baina legalizazioa bermatu gabe. Narkotrafikoak... [+]


2020-12-02 | ARGIA
Kalamuari eragin medizinalak aitortu dizkio Nazio Batuen Erakundeak

Asteazkenean Vienan egindako bozketan, Nazio Batuen Erakundeak kalamuaren ezaugarri medizinalak onartu ditu, El Salton jaso dutenez.


Eguneraketa berriak daude