Umetan abusu sexual, fisiko edo emozionalak sufritu dituzten emakumeek haur autistak izateko aukera gehiago dutela ondorioztatu du Harvardeko Osasun Publikoaren Eskolak (AEB) egindako ikerketak. Azterketak dioenez, abusu larrienak jasan dituztenek 3,5 probabilitate gehiago dute haur autistak izateko abusurik bizi izan ez duten emakumeek baino.
Ikertzaileek adierazi dutenez, autismoa izateko arrisku faktore berri bat identifikatu dute eta aurrera begira ikerketa lerro oparoa izango dute. 50.000 emakumetik gora aztertu dituzte, eta besteak beste, ondoko alderaketa egin zuten. Amei, haurdun zeudela, ume autista izateko detektatuta dauden bederatzi arrisku faktore aztertu zizkieten. Adibidez, haurdunaldian diabetesa garatu zuten emakumeak identifikatu zituzten, eta ikusi gero haur autistak zeuzkaten ala ez. Bada, bederatzi arrisku faktore horietan guztietan haurra autista izateko probabilitatea baxuagoa zen umetan abusatutako amekin alderatuz.
Ikertzaileek diote, litekeena dela emakumeak umetan jasandako abusuek gerora sistema biologikoan sortutako ondorioek (sistema inmunologikoan, estresari erantzuterakoan) ume autista izateko probabilitatean eragitea. Marc Weisskopf ikerketaren egile nagusiak dioenez, “umetako abusuen ondoriotzat hartu izan dira depresioa eta antsietatea edo obesitatea eta biriketako gaixotasunak. Gure ikerketak iradokitzen duena da umetako abusuen ondorioak belaunaldiz belaunaldi transmititu daitezkeela”.
Gisa berean, Londresko Kings College Psikiatria Institutuak (Erresuma Batua) aitona zaharrak eta biloba autistak lotu ditu. Alegia, gizonak zenbat eta zaharrago izaten duen haurra bere bilobak probabilitate gehiago du autista izateko. Avi Reichenberg medikuak adierazi duenez, “inguruak gure genoman duen eraginaz aritzerakoan “gaur eta hemen” moduan hitz egiteko joera daukagu. Lehenengo aldiz, psikiatrian erakutsi da aitaren eta aitonaren bizimoduak eragin dezakeela ondorengoengan”.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]
Ama diren 938 emakumek dute zaintzapeko polizia Nafarroan, erasotzaileengandik babesteko.