Txikiek nola garaitu Google handiko ikusezintasuna?

  • Konpainia erraldoiek marketing estrategiak erabiliz sareko bazter guztiak bereganatzen dituzten arren, internetek baditu zirrikituak txikiek euren proiektu eta egitasmoak nabarmendu ahal izateko.


2018ko urtarrilaren 22an - 07:22

Datorren asteazkenean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu dute enpresa txiki eta ertainei interneten ikusgarri izateko aholkuak eman eta horretarako eskura zein tresna dituzten azaltzeko.

TaPuntu aholkularitza kooperatibak antolaturik, Izan ikusgarria! lelopean egingo dute jadanik hirugarren edizioa duen jardunaldia. Xabier Iglesias web posizionamendu auditoreak eta Nagore Cia ikusgarritasuna lantzen duen Weaddit-eko kideak izango dira hizlari, besteak beste. Bilatzaileetan webguneak prest izateko erremintak, erreferentzia izan eta sarrerak erakartzeko pausoak, eta sare sozialetan edukiak deigarri egiteko moduak landuko dituzte gonbidatuek.

Horrez gain, esperientzia pertsonalak ere azalduko dituzte mahai-inguruan hainbat lagunek: David Agirrezabala (Mr. Euskaldun), Gloria Urkola (MeitaiMaitie), Xabier Agirre (Juantxo Taberna) eta Zuriñe Maguregi (Gaztezulo).

Urtarrilaren 24ko jardunaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Parte-hartzea doakoa eta irekia da, baina antolatzaileek izena ematea gomendatu dute. Aurtengoa hirugarren edizioa du ekonomia eraldatzailearen OlatuKoop sarean dagoen TaPuntuk antolaturiko egitasmoak.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude